-AXLORREKO KOBAK: Axlor kobazuloa aterpe naturala da, mota horretako Bizkaiko bakarra, eta Indusi sakanean dago. -BALTZOLAKO KOBAK: Baltzola kobazuloa ere Indusi sakanean dago eta bizitzeko guztiz egokia da. Erraz joan daiteke kobazulo horretara, eta hara goazela, Jentilzubi izeneko zubi naturala aurkituko dugu.
-PIEDADEKO BASELIZA: Pietatearen baseliza-guruztokian zutabeen gaineko ataria da azpimagarria. -URIZAR JAUREGIA: Urizar jauregia noblezia bizi zen jauregia da, XVII. mendekoa. Banderizoen gotorlekuen antza du. -LAMINDAOKO MAGDALENA ELEIZA: Lamindaoko Magdalena eleiza gotikoak isurialde biko egurrezko teilatua du. Dorrea ere barrokoa da, XVIII. mendekoa. -ZIARRUSTA DORREA: Ziarrusta dorrea gotikoaren azken aldiari dagokio. Garai hartan, banderizoen borrokak bukatuak zirenez gero, kapareek etxe erosoago eta argitsuagoak bilatzen zituzten.
Piedadea eta Urizar Jauregia
Humilladero y Palacio Urizar
Ziarrusta eta Lamindao
Lamindano y Ziarrusta