euskera | castellano
Indusiko karsta

Indusin eginiko lehen explorazioetatik berrehun urte pasa eta gero, azkenean ezagutzen dugu karst berezi honek bere baitan gordetzen duen konplexu hidrogeomorfologikoa.
8 km baino gehiagoko lurrazpiko galeriak, bi sistema ezberdinetan banaturik, Baltzola Errekako haitzulo Konplexua eta Barronbarro-Larrakoarri Sistema.

Indusiko karsta, Bizkaiko lurralde historikoko karbonatozko mendikate garrantzitsuenetarikoaren parte da, Arratiako aldean. Indusi errekak eta honen emariek zeharkatzen dute. 6 km²- ko hedapena du gutxi gora behera, eta bertako herririk garrantzitsuena Dima da (Bilbotik 25 km-tara), Indusi, Olabarria, Bargondia eta Baltzola auzoak ere aipagarri izanik. Klima ozeaniko epela du, euri prezipitazioa urte guztian zehar banatzen da eta itsasoaren hurbiltasunaren eragitez urteko bataz-bestekoa 14º C da. Haize nagusienak iparraldetik datoz. Urtean zehar hodeirik gabeko egunen portzentaia Indusin %15etik ez da igotzen. Gainerako egunak hodeitsu/lainotsuak dira edo euria egiten du, 1.400 mm/urteko jasotzen delarik.





Copyright © 2005. Dimako udala.                                                                                         E-mail:kultura@dima-udala.org
Ugarana Auzoa, 1 Dima (Bizkaia)   - Telefonoa: 94 6315725 / 946319004 Faxa: 94 6319211 - Ordutegia: 8.00h -15.00h